Aurkezpena

Datorren apirilaren 20an Donostia-SanSebastián-eko Miramar Jauregian, dementziadun pertsonentzat Inguru Integratzailei buruzko  1. Jardunaldia ospatuko da. Jardunaldi honen helburua, ikuspegi transbertsal eta berritzaile batetik abiatuta, dementzia eta inguruneen erronkei aurre egitea da; hori bai, aipatutako inguruneen eragin handia pertsona hauen autonomian nabarmenduz  eta, arreta-sistemako parte bezala, ingurune terapeutikoko kontzeptuari buruz hausnartuz.

Jardunaldian zehar, Programan adierazitako edukiak lantzeaz gain, Lesley Palmer, Arkitektoa, Stirlineko Unibertsitatearen  Dementziarako Zerbitzu-Garapenen  Zentroko Arkitekturaren Zuzendariak, aipaturiko zentroan murgilduko gaitu;  ezaguerako eta esperimentazioko nazioarteko zentroa, dementziadun personen bizitzak  hobetzen aritzen dena hain zuzen ere.